Legezko oharra

Legezko oharra

Nor garen

Identifikazio datuak Web orri hau (www.birbira.eus) Amaia Zinkunegiren jabetzakoa da (NIF: XXXXXXXXXXX). Haren sozietate helbidea: Arizkun Nafarroa; telefonoa: 687293934; eta posta elektronikoaren helbidea: amattipe@gmail.com

Domeinuaren izena Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da.

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

www.birbira.eus web gunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzea edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bezeroak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan. Baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ez den hirugarrenei utziko. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu. Erabiltzaileak baimena ematen dio Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari bere datuen tratamendua eta erabilera Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. osatzen duten taldeko beste enpresa guztiei uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Birbira enpresara jo beharko du (Kale Nagusia 70, 20150 Villabona, Gipuzkoa, Tel 687293934), edota helbide elektroniko honetara amattipe@gmail.com.

Web gunea erabiltzeko baldintzak

www.birbira.eus  gunearen bidez erabiltzaileak harpidetza egiteko, publizitatea kontratatzeko edo zerbitzu bat eskatzeko bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.

Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.

www.birbira.eus-ek ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina Birbira ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.

Erabiltzaileak bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko helbidea erabil dezake: amattipe@gmail.com.

Jabetza intelektual eta industriala

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoak dira www.birbira.eus -eko diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, software-lizentzia eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.

Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; www.birbira.eus guneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.

www.birbira.eus -en egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.